Enviado por admin en Jue, 2013-02-07 16:30
2012ko apirilaren 10etik 2012ko ekainaren 11ra izango da epea.
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2012ko lehenengo hiruhileko Zabor, Estolderia ta Uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea: 2012ko apirilaren 10etik 2012ko ekainaren 11ra
Lekuak eta medioak:
-Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2012ko ekainaren 11n.
-Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30era, edota larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta kostuak hala balegokio- gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.