Aurten ere, hirugarren urtez jarraian, Erreka Garbitzeko Batzordeak urriaren 25erako, domeka, Epeletik Osintxurainoko erreka garbiketa antolatu du Udalaren laguntzarekin.

Deba ibaiak Bergarako lurretan egiten duen ibilbidea kontuan hartuta, jende askoren beharra dago erreka garbitzeko eta, horregatik, oso garrantzitsua da herritarren parte hartzea. Parte hartzeko, ordea, ezinbestekoa da izena ematea aseguru kontuak direla-eta. 14 urtetik gorakoak eman dezakete izena, hortik beherakoek guraso edo arduradunarekin joan daitezke, euren ardurapean.

Udaltzaingoan eta Agorrosinen izena eman daiteke edo inprimakia betez. Izena emateko epea urriaren 15ean amaitzen da.

Animatu eta parte hartu goiz batez gure erreka garbitzen!

 

Departamento: