Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2015-10-07 11:08
Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udalak 2016ko egutegia argitaratzeko asmoa du, herritarren argazkiekin hornituta.
Hori dela eta, deia zabaltzen zaie bertan publizitatea jarri nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrei. Egutegia aurreko urteetakoaren tankerakoa izango da eta, beraz, publizitatea logotipo moduan joango da. Publizitatea jartzeko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan.
Horretarako, azken eguna azaroaren 5a izango da.
Harremanetarako telefonoa: 943 77 91 29