Director: 
Garabide
Género: 
Dokumentala
Edad: 
Guztiontzat
Día y hora: 
28 de Octubre, Miércoles a las 20:00
Precio: 
0.00 €

Garabidek “Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala aurkeztu ondoren, Euskal Herriko hainbat herritan eskaini da. Oraingo honetan Bergarako Zabalotegi aretoan. 

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Dokumentala ikusi ondoren, solasaldia Maddi Iñarra eta Ander Bolibarrekin.