Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2015-09-29 11:13
Organo erromantikoaren nazioarteko XVI. zikloa larunbat honetan hasiko da. Hiru asteburutan zehar musika erromantikoaz gozatzeko aukera izango da Bergara, Azpeitia eta Azkoitian eta hiru udalerrietako ordezkariek atzo aurkeztu zuten egitarau osoa Azpeitian, Jose Luis Frantzesena eta Esteban Elizondo organo-joleekin batera.
Honela, organo kontzertuei bultzada ematen jarraitzeko helburuarekin, askotariko emanaldiak prestatu dira; organo bakarlariak, abesbatzekin, beste instrumentuekin... Hiru herrietako udal ordezkariek herritarrak gonbidatu nahi izan zituzten kontzertuetara, ezezaguna izan daitekeen modalitatea ezagutu eta gozatzeko.
Guztira 10 emanaldi izango ditu aurtengo zikloak, eta horietatik lau Bergaran izango dira, Santa Marina Parrokian. Urriaren 3an, 10ean eta 17an izango dira emanaldiak, 20:00etatik aurrera eta 17an, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Bergarako Musika Eskoletako organo ikasleek, goizeko 11:00etan eskainiko dute emanaldia.
Bergarako emanaldiez gain, Azkoitiko parrokian beste hiru emanaldia izango dira eta Azpeitian gainontzeko hirurak.
Zikloaren programa osoa eta parte-hartzaileen inguruko informazio guztia ikusteko, egin klik hemen.