Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2015-08-17 15:58
Aroztegi Aretoko hurrengo erakusketa Ana Abajo Lazcanorena izango da. Eskultura irakasgairako egindako lan batetik ateratako obra da “Bakardadean”, Pina Bauschek egindako “Café Müller” maisu-lanean inspiratua. Oraingo honetan Instalazio bat izango da eta bertan obra desberdinak nahastuko dira, proiekzioak, pinturak, e.a.
Abuztuaren 21ean zabalduko da eta irailaren 13ra arte egongo da erakusketa.
Aretoko ordutegia:
Asteartetik-ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
Igande eta Jai egunetan: 12:00-14:00