Día y hora: 
19 de Agosto, Miércoles a las 20:00
Dirección: 
Oxirondo plaza. Oharra: Euriarekin Seminarioko karpan
Precio: 
0.00 €

JON GURRUTXAGA

 

Ia bi hamarkadako ibilbidea du musikari elgoibartarrak, proiektu ezberdin ekin argitaratutako zortzi disko eta makina bat emanaldi, gehienak Euskal Herrian, baina baita estatuan, Erresuma Batuan eta Alemanian ere. Arima Beltzarekin eman zituen lehen pausoak Jon Gurrutxagak, bateria eta ahotsean. Blues&rocka zen talde elgoibartarraren formula, sei kantuko EP batekin estreinatu ziren 2000. urtean eta beste bi lanluze ere argitaratu zituzten. Talde honek inestatu mailako Musikaren Sarietarako izendatua izan zen; Estatu mailako artista esanguratsuen aurretik ere jotzeko aukera ere izan zuen, Raimundo Amador eta Ñaco Goñi, Vargas Blues Band, Tonky Blues Band edota Fito & Los Fitipaldis; Estatu Batuetako Larry McCray gitarjole handiarekin ere partekatu zuen eszenatokia; eta Elorrioko eta Getxoko Nazioarteko Blues jaialdietan kontzertuake skaini zituen.

 

Oraindik Arima Beltza bizirik zela, Keu Agirretxea ondarrutarraren UEK hiruko rockeroan bateria lanak egiten hasi zen. Ordurako ondarrutarraren lehen bakar lanetan hainbat kantutan parte hartu zuen Gurrutxagak. UEK-ekin bi disko grabatu zituen eta makina bat kontzertu eskaini. Andrakan taldearen lehen lanean parte hartu zuen ondoren, bateria eta koroetan “Poto egin nuenekoa” (2010) grabatuz eta zuzenean defendatuz. Abesteko zuen gogoarierantzunez, urte horretan bertan Jon &Sugramas proiektua sortuzuen, ingelesez eta euskaraz abestuta, 70eko hamarkadan oinarritutako rock egitasmoa. Elgoibartarra diskoko kantu guztien konposaketaz arduratu zen eta ia hitz guztiak ere berak idatzi zituen. 2014ko urrian bere lehen bakar lana argitaratu zuen, “Hitzlauz” (GaztelupekoHotsak), lagunez inguraturik osatutako disko semi-akustikoa. Bere ibilbidean beste hainbat musikariren lanetan ere kolaboratu du: LegenBeltza, KeuAgirretxea, Mery May, Cobra, Belceblues.