Día y hora: 
10 de Julio, Viernes a las 22:00
Dirección: 
Espoloia
Precio: 
0.00 €

Ainara Ortega, SCAT.

Ainara Ortega, ikuskizun honekin, inrpobisaketarako modu berezi horren jabe izan diren abeslari askoren zerrendara gehitu zaigu. Gainera, diskoari Scat izena jarri nahi izan dio. Printzipioen aitortza bailitzan proiektu honen zati bat iragartzen digu. Hain zuzen ere, ikuskizun honetan entzuleak hainbat ahots-inprobisaketa topatuko ditu errepertorioaren estandarretan.

Hala eta guztiz ere, kontzertu hau scat-a baino gehiago da. Beste ezeren gainetik musikaren aldarrikapen kosmopolita baten adierazpena da: Ainarak lau hizkuntzatan abesten du (euskara, gaztelera, ingelesa eta portugalera) eta pareko erosotasunez mugitzen da jazz jatorriko kantuetan zein autore kantura gerturatzen duten horietan.

Kantatzeaz gain, abestietako batzuk konpostau ditu, baita errepertorio osoa moldatu ere.  Ezbairik gabe, disziplina anitzeko prestakuntza duela edierazten digu eta gaur egun jazz musikako interpretea izateak eskatzen dituen hainbat erronkei aurre egiteko gaitasuna.

Ainarak jakin ere jakin du talde honen emaitza bikaina eskeintzen duten musikariez inguratzen. Freskotasunez beteriko zuzenekoa eskaintzen dute, hizkuntzen arteko komunikazioa eta hizkera musikalak, Brasilgo lurrinetan paseatuz, New Orleans edota Finlandiakoak, denak ere jazz zaporez bustiaz.