Día y hora: 
3 de Julio, Viernes a las 22:00
Dirección: 
Espoloia
Precio: 
0.00 €

KHAMI esperientzia musikal oso berezia da. Askatasun handiz aztertzen ditu euskal kulturako sustrai sakonenak eta benetakoenak, eta beste lurraldeetako folklorearekin alderatu eta nahasten ditu. Euskal Herriko herri musikak eta folkloreak duen izaeran oinarrituta, proiektu honetan musika tresna ugari elkartzen dira (txistuak, danbolinak, albokak, perkusioa, pianoa, gitarrak, kontrabaxua...) goi mailako hainbat musikarik interpretatuta: Garikoitz Mendizabal, Iñaki Salvador, Carlos Sagi, Kike Arza eta Iraide Ansorena.

Helburu horiek lortzeko ahaleginean Carlos Sagi moldatzaile eta konpositorea da buru; bere ardura izan da sei lan original eta hiru euskal herri kanta konposatu, ekoiztu eta zuzentzea. Euskal Herritik abiatuta, oso ibilbide interesgarria eta berezia egingo dute lehen aipatutako musikariek: errepertorio tradizionaletik hasi (Bautista Basterretxe edo Txirritaren Oriogarri) eta munduko beste hainbat lekutara joango dira (Brasil, Europako ekialdea, Asia...), XX. mendeko musika eta jazz berriena ere landuz. Sormenezko ibilbide horretan, musika mota horien guztien elkarren arteko loturak eta sentimendu pertekatuak bilatzen ahalegintzen da Khami proiektua, esate baterako, lurrarekiko maitasuna, espiritualitatea edo kantuen handitasuna.  

Horrela, euskal kultura eskubide osoz XXI. mendean kokatzen dute. Eta horretarako euskal kulturaren ordezkaririk entzutetsuena nabarmentzen da: txistua, berak egingo ditu-eta anfitrioi lanak bidai berezi horretan.

Parte-hartzaileak:

  • Carlos Sagi: konposizioa, moldaketak, zuzendaritza, bateria eta perkusioa.
  • Garikoitz Mendizabal: txistuak, txirula eta silbotea.
  • Iñaki Salvador: pianoa.
  • Kike Arza. Kontrabaxua.
  • Iraide Ansorena: perkusioa.