Hitzarmen honen bidez, Lorentxokoko eremuan eraikiko diren bi eraikinetatik baten eraikigarritasuna handituko da eta horrela, etxebizitza-kopurua eta horien azalera handitzea lortuko da, kalitate handiagoko etxebizitzak bilakatuz baino prezioan igoerarik izan gabe. Era berean, Erregimen Orokorreko eta Tasatuko Babes Ofizialeko etxebizitzen kopurua proportzionalki handitzea ekarriko du horrek eta, azkenik, Udalak eraikinaren beheko solairuko lokalaren parte batean Eguneko Zentro berri bat ezarri ahal izango du. Bai etxebizitza babestuak eta bai beheko solairuko lokalaren partea Udalak Urartetxe enpresaren eskutik jasoko ditu.

 

Lorentxoko eremuari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko Udalak Urartetxe enpresarekin eremuaren antolaketa berria zehazten duen hitzarmena sinatu berri du.

Honen arabera, P4 eta P5 bezela izendatutako partzeletako lursailetan eraikiko diren bi eraikinen antolaketa berria zehaztu da. P5 partzelako aprobetxamendu batzuk P4 partzelara aldatzea da berrantolaketa honen funtsa. Horrela, P4 partzelako lursailean eraikiko den eraikinaren eraikigarritasuna handitu egingo.

Beraz, partzela baten aprobetxamenduaren parte bat bestera pasatzeko bi fase aurreikusten dira. Alde batetik, Urartexe enpresak hiru hilabeteko epean Hiri Antolamendurako Plan Berezia aurkeztu beharko du Udalean. Bestetik, behin hitzarmena sinatu eta zortzi hilabeteko epean Udalak Hiri Antolamendu Plan Orokorraren 2. Aldaketa  Puntuala sustatu beharko du, Lorentxoko eremuaren hirigintza-aprobetxamendua areagotzeko.

Horrekin guztiarekin, espazio berean etxebizitza gehiago eta azalera eta kalitate gehiagoko etxebizitzak eraikiko dira prezioa igo gabe, Erregimen Orokorreko eta Tasatutako Babes Ofizialeko etxebizitzen kopurua ere proportzionalki igo egingo da. Lorentxokoko eremuan etxebizitza babestuak egiteko oruberik egon ezean, Udalak Plan Orokorraren 2. Aldaketan jasoko du etxebizitza hauen kokalekua, eta bere titularitatekoa izango da.

Era berean, eraikina egiteko eraikuntza-lizentzia eskuratu eta 20 hilabeteko epean, Urartetxek 500m2 inguruko azalera izango duen beheko solairuko lokalaren jabaria transmitituko dio Udalari Eguneko Zentro bat edo erabakitzen duen dotazio-erabilerarako egokituta.