Enviado por admin en Jue, 2013-02-07 16:30
Ekainaren 15etik abuztuaren 16ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko abuztuaren 16an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekook adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egin beharko duzue ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, edota larunbatetan (ekain bukaera arte), goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Finantza erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko erreziboen premiamenduzko prozedurari ekingo diogu, eta errekarguak, berandutze-interesak, eta, hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
Departamento: