Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2015-05-11 11:56
Bergara Hiria XXXI. Argazki Lehiaketa ospatuko da aurten ere Arizondo Argazkizale Elkarteak antolatuta, Bergarako Udalaren laguntzarekin.
Lehiaketako gaia librea da eta Argizaiola Lehiaketako sailkapenerako baliagarria da.
Zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak aurkeztu daitezke eta parte hartzaileak, gehienez, modalitate bakoitzetik lau aurkeztu ahal izango ditu. Lanak 40x50 zm-ko kartulinan aukeztu behar dira.
Bakoitzaren atzealdean argazkiaren izenburua, egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa eta, hala balitz, partaide den Argazki Elkartearen izena ipini behar dira.
Onarpen epea 2015eko ekainaren 10ean amaitzen da eta erabakia ekainaren 13an hartuko da. Lehiketako antolatzaileek izendatuko dute epaimahaia eta beraien erabakia aldaezina izango da.
Sari banaketa eta argazkiak ikusgai Aroztegi aretoan
Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak, ekainaren 19tik 28ra bitartean Aroztegi aretoan egongo dira ikusgai. Erakusketako lehen egunean sari banaketa egingo da Aroztegin bertan arratsaldeko 20:00etan.
Argazki Lehiaketako oinarriak ikusteko egin klik hemen.