Director: 
Jose Mª Goenaga eta Jon Garoño
Género: 
Dramatikoa
Edad: 
Guztiontzat
Día y hora: 
20 de Mayo, Miércoles a las 20:00
Precio: 
3.00 €

LOREAK Garaño-Goenaga tandemak zuzenduriko bigarren filma da. Euren aurreko filmak, 80 egunean, nazioarteko 100 zinemalditan baino gehiagotan parte hartu du, horietatik lau "A" mailakoak (Karlovy Vary International Film Festival, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Donostia Film Commission Saria eta LGTB Gaietako Film Onenaren Donostia Saria-, Montreal World Film Festival eta Cairoko Nazioarteko Zinemaldia). 30 saritik gora lortu ditu bere ibilbidean eta gaurdaino sari gehien jaso dituen euskarazko filma da.

Moriarti produkzio-etxean egindako ibilbide arrakastatsuari esker, bi zuzendariak euskal zinemagintza berriaren erreferente dira.

Sinopsia

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.

Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.

Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.

 

AKTOREAK

Ane                                  NAGORE ARANBURU

Lourdes                          ITZIAR ITUÑO

Tere                                 ITZIAR AIZPURU

Beñat                              JOSEAN BENGOETXEA

Ander                              EGOITZ LASA

Jaione                             ANE GABARAIN

Txema                            JOSE RAMON SOROIZ

Jexus                              JOX BERASATEGI