Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2015-03-25 14:19
Datorren ostiralean, martxoak 27, 19:00etan, Angiozarko IV. Udaberriko Jaialdia ospatuko da, Angiozarko San Migel Eliza Nagusian.
Trikiti Eskolak eta Angiozar Bailarako Bartzarrak bultzatuta dagoeneko sendotzen doan jaialdia bihurtu da. Angiozarko Trikitixa Eskolaren inguruan abiatutako jaialdiaren laugarren edizioa izango da aurtengoa eta urtero bezala, herriko artistek hartuko dute parte. Musika, ipuin kontakizunak eta Angiozarko eskulan taldearen erakusketaz gozatzeko aukera izango da.
Egitaraua ikusteko, egin klik hemen.
Angiozarko elizako organoa konpontzeko laguntza
Aurreko urtetan ikusleei zenbait ekarpen eskatu zaie (janari bankurako janaria, eskolarako laguntza,...) eta aurtengoan elizako organoa konpontzeko laguntza eskatuko da, borondatezko laguntza gisa.
Angiozarko elizako organoa ez dago egoera onean eta 25.000 euroko aurrekontua du konponketak. Organoa Gipuzkoako Organo emanaldien barruan zegoen eta zenbait urtez hainbat kontzertu egiten ziren. Gaur egun jo daiteken arren, teklatu guztia ez dago erabilgarri eta eraberritze beharra du organoak. Egun, hiru herritar daude organoa jotzen dutenak eta tamalgarria da organoaz ezin gozatzea.