Aratusteetako Martitzenean Herri batukada egingo dugu. Adin eta izaera ezberdineko jendea batuko gara: umeak, gazteak, helduak, aitita-amamak... mozorroa aukeratu eta zatoz zu ere!
► Zer egin nahi dugu? Sakatu hemen zer egin nahi dugun ikusteko.
► Eta instrumentuak? Zure danborra badaukazu primeran! bestela, batukadarako instrumentuak denon artean egingo ditugu horretarako antolatu ditugun tailerretan. Tailerrak Jardunen eskutik egingo dira Oxirondo Azokan, honako egunetan:
- Urtarrilak 30, ostirala, 17:30etan.
- Otsailak 1, domeka, 17:30etan.
► Ze material behar dugu? Materiala egongo den arren, eskertuko genuke danborrak egiteko material hau ekarriko bazenute: Nesquik poteak, metalezko gaileta ontziak...
► Noiz izango dira entseguak?
-Otsailak 3 eta 10 (astearteak) 19:00 – 20:00 – Pleno aretoan
-Otsailak 5 eta 12 (ostegunak) 18:00 – 19:00 – Pleno aretoan
-Otsailak 16, astelehena, 18:00an ENTSAIO OROKORRA seminarioko karpan
Denon ahaleginak otsailaren 17an emango du fruitua. 18:30ean Herri Batukada egingo dugu San Martin plazatik hasita
Ondo pasatzeaz gain, herria girotuko dugu!
Mozorrotu eta parte hartu!
Antolatzaileak: Bergarako tabernak, Bedelkar, Musika Eskola, Jardun eta Udala