Sinopsia
Ganbaran arrak bizi dira,arrentzat arrek sortutako munduan.
Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”.
Goian jaun eta jabe.
Behean kateak eta iraultza.
Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. nola etorriko da orduan, aldaketa
ekarriko duen oinordekorik.
Ar-gezurrekin eta muturreko matxismoan hezitako seme gizajoak iraultzarako aukera
bakarra itoko du nahigabe.
Guztiak teatroaren tranpan eroriko dira.
Botereak agerian utziko ditu bere biziraupenerako mekanismoak zeintzuk diren.
Egilea
Luis Riaza ( Madril, 1925-) Espainiako dramaturgoa da, Espainiako antzerki berriaren egile enblematikoetako bat, batez ere, Franko erregimeneko amaierako eta trantsizio demokratikoko sasoikoa. Gaiei dagokienez, eboluzio bat ikusi daiteke bere obretan arrena: bere ekoizpeneko lehenengo zatian (1968-1983) boterea da arazo nagusiena, obra horietan Artauden antzerki krudela eta klasikoak uztartzen ditu (Medea, Antigona, Prometeo) baita abangoardiako teknika eszenikoak. Ezinezkoak diren hartu-emanak dramaturgoaren beste errekurtsoa izan ohi da, pertsonaien trabestismoa agerian uzten du seme-alabarik sortzeko ezintasuna, genero frustrazioa. Franko hil eta gero, bere gairik garrantzitsuena demokrazia berriaren aurreko desilusioa. Diktaduraren ereduetan eta boterearen mekanismoan harrapaturik dabilen demokrazia. Antzerki burgesa eta komertziala gutxiestea Riazaren testuetan konstantea da, berarentzat antzerkia zeremonia da eta horrela ikusten da bere obra askotan. Bere obrak zirkuitu independentetan taularatu dira, salbuespen baten bat salbu.
Dramaturgia
Testuak daukan barrokismoak zail egiten du publiko guztietara ailegatzea. Horregatik egokitzapen zorrotza egin da, mamia galdu gabe, arintasunez heltzeko publikoaren erraietara.
Zentzu honetan, planteamendu dramatikoa oso bisuala da. Aktorearen lan fisikoak eusten dio barrokismoari, adierazkortasun bortxatua erabiliz. Marrazki bizidunen adibidea aproposa da guretzat, pertsonaiak eraikitzeko; haien mugimenduak, soinak eta ibilerak sortzeko.
Distopia da ATX Teatroaren zutabetako bat, eta horretan oinarritzen gara mundu itsusi, nazkagarri eta zitala sortzeko,.beraz erakargarria, oso.
Lantaldea
Egilea: Luis Riaza
Itzulpena eta egokitzapena: Iñaki Ziarrusta
Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta
Aktoreak:
Florentino Badiola
Eñaut Gantxegi
Marina Aparicio
Eneko Sagardoy
Eszenografia: ATX Teatroa
Jantziak: ATX Teatroa / Soraya Regulez
Musika: J. S. Bach / The Exploited
Atrezzoa: ATX Teatroa / Mercedes Alvarez
Teknikoa: Iñaki Ziarrusta
Ekoizpena eta banaketea: ATX Teatroa