Director: 
Jose Mª Goenaga eta Iñigo Berasategi
Género: 
Animazioa / Komedia
Edad: 
Guztiontzat
Día y hora: 
28 de Diciembre, Domingo a las 17:00
Precio: 
3.00 €

SINOPSIA

Chung-I-Fly (Ekialdeko uso bat), Paulov (Europa ekialdeko arratoi bat) eta Ramon (Karibeko labezomorro bat) pertsonaiek, arkakusoz jositako Tano katu beltza gidari dutela, behartsu talde bitxia osatzen dute. Euren izaera dela medio, miserian bizi dira, eta egoera horretatik ateratzeko ametsa dute. Dena den, euren egoera batbatean aldatuko da gabonetako gau hotz batean, Nora, hamalau baino harroputzago den katemea, etxe berrira zeraman kamioitik ezustean eroritakoan. Gure marjinatu-taldekoek laster asko jakingo dute sari ederra ematen dutela Nora bere etxera onik eramateagatik. Batbatean, zorigaitzetik libratzeko aukera ikusi du Tanok: Nora jabeei itzuli eta sari bikaina izango dute. Eta denak pozarren! Gauzak ez dira, ordea, hain errazak izango; izan ere, Nora kaskarina liluratuta geratuko da kaleko bizimodu kitzikagarriarekin, eta ez du inola ere jabeengana itzuli nahi. Nola eraman halako kateme egoskorra etxera, berak nahi ez badu? Tanok egiteko xelebrea asmatuko du: mundua salbatu beharko dute Urte Zaharreko kanpaiak jo baino lehen. Abentura bizitzeko grinaz, Norak besteekin ekingo dio bidaia harrigarri horri, benetan, etxera itzultzeko bidaiari ekin diola jakin gabe.

 

FITXA ARTISTIKOA

Gidoia José Mari Goenaga ; Joanes Urkixo

Zuzendaritza José Mari Goenaga; Iñigo Berasategui

Musika Pascal Gaigne

Pertsonaien diseinua Patxi Peláez

Story-Board Iñaki G. Holgado

Animazio zuzendaritza Iñigo Berasategui

Zuzendaritza artistikoa Ángel Alonso; Ricardo Ramón

Produktore eragileak Fernando Larrondo; Ricardo Ramón

Produkzio zuzendaria Iñaki Gómez

Produkzio laguntzaileak Oskar Tejedor; Xabier Berzosa; Aiala Fernández

www.irusoin.com