Enviado por komunikazioa en Vie, 2014-12-12 13:38
JAKINARAZTEN DA 2014ko abenduaren 11n Alkate andreak hurrengo dekretu hau eman duela:
“Bergarako Udalak Gizarte Teknikari bat, aldi baterako kontratuarekin, kontratatzeko deialdia egin du eta eskaerak aurkezteko epea amaitu denez,
aurkeztutako instantzia eta dokumentazioa azterturik,E R A B A K I D U T
LEHENA: Onartutako eta baztertutakoen izangaien behin-behineko zerrenda hau onartzea:
IZANGAIAK |
ALBIZUA CASTELAO, JULENE |
ALDECOA LOIDI, YANIRE |
ALONSO DURAN, MIRIAM |
AMUNDARAIN ZUBILLAGA, NAGORE |
ARANA AIZPURUA, ITZIAR |
BERECIARTUA LARRABIDE, ANDER |
BEREZIARTUA ARAMENDI, ANE |
CASTELO MOÑUX UZURI |
CORTABARRIA CORTAZAR, LOREA |
EIZAGUIRRE FERNANDEZ, IRATI |
ESKUDERO ODRIOZOLA, AINHOA |
GARMENDIA EGAÑA, ITSASO |
GUERRIKABEITIA AUZMENDI, AINARA |
IRIBAR GOENAGA, ENEKOITZ |
ITURRICASTILLO URTEAGA, NEREA |
KORTA URIA, EDURNE |
KORTABARRIA GOÑI, LARRAITZ |
LASA PALACIOS IÑAKI |
LONBIDE LIZARRALDE, PEDRO |
MUGICA CURIEL, NAIARA |
NAFARRETE LEIBAR, AMAIA |
ODRIOZOLA UGARTE, ANA ISABEL |
PUEBLA AGIRRE, SAIOA |
RODRIGUEZ POZA, MIREIA |
SALSAMENDI LUENGO, MARIA |
SANCHEZ CELA, IRUNE |
URANGA REPULLES, AINARA |
ZUBIZARRETA LIZARRAGA, SONIA |
ZUMALDE GANTXEGI, LEIRE |
ZUMELAGA GARATE, SAIOA
|
Onartuak izan badira ere udalak edozein momentutan baldintzak betetzen direla egiaztatzeko konprobaketa lanak egin eta goian aipatutako izangairen batek eskatutako baldintzak ez dituela betetzen egiaztatuko balu Udalak kanpoan lagatzea erabaki dezake. |
BIGARRENA: Epaimahaia ondorengo hauek osatzea:
Lehendakaria: Xabier Legorburu Igarza.
Bokalak:
- Marije Unamuno Vega udaleko teknikaria eta lehendakariaren ordezkoa.
- Karmele Korta, Bideberri Mankomunitateko Teknikaria.
- Jesus Mari Ugarte, Oñatiko Enplegu Teknikaria.
- Estepan Plazaola Otadui, euskarako zerbitzuburua.
- Joseba Ezpeleta Irizar, komiteko kidea.
- Aitor Aranzabal Altuna, komiteko kidearen ordezkoa
Idazkaria:
Mª Concepción Ugalde Izeta, Bergarako Udaleko behin-behineko Idazkaria.
Goretti Andrinua Iraolagoitia, idazkariaren ordezkoa.
HIRUGARRENA: Onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak abenduaren 17ra arteko epean aurkeztu ahal izango dira.
Epe horretan erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da, besterik gabe.
Erreklamazioak aurkeztuko balira, udaletxeko iragarki taulan eta udaleko web orrian argitaratuko den ebazpenaren bitartez erabakiko dira.
LAUGARRENA: Izangaiei jakinaraztea oinarriek abenduaren 15eko astean lehen froga egiteko aukera aurreikusten badute ere, 2015eko urtarrilaren 20ko astean egingo dela eta data zehatza aurreko astean beranduen argitaratuko dela udaleko web orrian eta udaleko iragarki taulan.
Ebazpenaren aurkako bideak:
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakezu,
Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian.
Horretarako bi hilabeteko epea duzu, jakinarazpen hau jasotzen duzun hurrengo egunetik hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik,
berraztertze errekurtsoa jar dezakezu erabakia hartu duen organoaren aurrean hilabeteko epean jakinarazpena jasotzen
duzun hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Dena den, egoki deritzozun beste edozein errekurtso ere jar dezakezu.
lege-oinarria: Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta
Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c, 116. eta 117. atalak,
Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala,
abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atalak eta Kode Zibilaren 5. atala.
Bergara, 2014ko abenduak 12.
IDAZKARIAK