17 de Diciembre, Miércoles a las 19:30
Irizar jauregian
2014ko kudeaketa planean proposatu genuen aurtengo Kirol kontseiluetan Motorizatu gabeko bideen gaia lantzea, apirilaren 7an izan genuen Kirol kontseiluaren 5. bilera, (aurtengo lehena), bertan aurkeztutako zirriborroa, herritarren ekarpenekin osatu zen, eta hilabete hauetan hainbat ekimen burutu ditugu: azoka aurreko bide gorri lotura, bizikletentzako aparkalekuak jarri, eta baita herriko motorizatu gabeko bideen definizioan aurreratu.
Egindakoak azaltzeko, eta hemendik aurrera egin beharreko lanak konkretatzeko eta lehentasunak zehazteko, interesa duten herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu, kontseilura etor daitezen.