Enviado por admin en Mié, 2012-11-14 11:34
Ez dira hiztegi elektronikoak, ez eta ordenagailuak onartuko, bai ordea hiztegi-liburuak.
Aurten, bigarren aldiz, Hitz gurutzatuen binakako lehiaketak antolatu ditu Bergarako Udalak. Bertan, Bergaran bizi edota ikasten ari direnek hartu ahalko dute parte. Horretarako, bi kategoria bereiziko dira:
-A kategoria: 12-16 urte bitartekoak. Hemen sartuko dira 2012an adin horiek betetzen dituztenak ere. -B kategoria: 17 urtekoak edo zaharragoak. Kategoria honetan sartuko dira 2012an 17 urte beteko dituztenak .
Lehiaketa abenduaren 1ean egingo da. Parte hartzaileak San Martin plazan bilduko dira 11.00etan eta saio 11.30etan hasiko da. Bi tartetan banatuko da lehiaketa, sailkapena eta finala. Lehenengoa, 11:30etatik 12:15era eta finala, aldiz, 13.00etatik 13:45era.
Izen-ematea:
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, web orri honetako inprimakia bete beharko dute. Arazoren bat izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuan e-postaz (euskara@bergara.eus) edo telefonoz (943779166) ere egin liteke.
Izena emateko azken eguna azaroaren 28a izango da.
Informazio guztia hemen.