• Aurten argiterian aldaketak egin diren tokien artean aurkitzen dira San Martzial bideko aparkalekua, Eskusarte kalea edota Uberako kanposantua.
  • Datozen aste eta hilabeteetan Kruz Gallastegi kalean eta Angiozar, Azkuneta eta Maindao auzoetan egingo dira egokitzapenak.

Energiaren erabilera efizienteagoa eta arduratsuagoa egiteko helburuarekin, Bergarako Udalak udal-argiterian aldaketak egiten jarraitzen du. Aurten burutu diren egokitzapenen artean aurkitzen dira, esaterako, San Martzial bideko aparkalekuan jarritako hiru falora berriak, eguzkiaren argiarekin hornitzen direnak (12.505,35 euroko kostua izan dute) edota  Eskusarte kalean jarritako LED bidezko 9 farolak (2.853,43 euro). Ubera auzoko kanposantu bideko farolak ere LED teknologiara egokitu dira, bere egunean Alde Zaharrean erakusgai jarritako farolak aprobetxatuta.

 
Aurrera begira ere hainbat argiteria egokitzapen daude aurreikusita, datozen aste eta hilabeteetan egingo direnak. Hauen artean aurkitzen dira Kruz Gallastegi kaleko 3, 5, 7 eta 9 zenbakietan jarriko diren LED sistemako 10 luminariak: 8 fatxadari lotuak eta 2 kalean zutik izango diren falorak (7.111 euro). 
 
Era berean, aurten jarriko da baita ere Angiozarko argiteria guztia (14.880,82€), Azkuneta auzokoa (5909,64€) eta Maindao auzokoa (6395,70€). Kasu guztietan LED teknologiaren aldeko apustua egingo da.  

Energia kontsumo efizienteago baten alde

Bergarako Udalak hainbat neurri hartu ditu azken urteotan gure herrian energia kontsumo arduratsuagoa bideratzeko. Tartean aurkitzen dira, besteak beste, ur-hornikuntzan barneratutako egokitzapenak eta udal-argiterian egindako aldaketak, azken honetan teknologia berriagoen aldeko apustua eginda.