Uztailaren 2an ezagutuko dugu Bergarako leiho eta balkoiak lorez eta landarez apaintzeko lehiaketaren irabazlea nor den, Oxirondon, lehen eguazteneko azokarekin batera egingo den sari banaketan. Lehiaketan 13 lehio eta balkoi daude izena emanda.

Bergarako Udala pozik dago lortutako parte hartzearekin, are gehiago lehen urtea dela kontuan izanda. Hala ere, Udalak nabarmedu nahi du epaimahaia balkoiak bisitatzera joan den heinean, gure herrian landarez apaindutako balkoi dotore asko dagoela… Horregatik, bergararrak euren balkoia lehiaketan aurkeztera gonbidatu nahi ditu hurrengo edizioetara begira.