Debagoieneko erosketa bonuen kanpaina irailaren 30a bitartean luzatuko da, ondorioz kontuan izatekoak:
  • Saltokiak kanpainara atxikitzeko azken eguna: irailaren 30a.
  • Bonuak erosteko azken eguna: irailaren 30a edo bonuak agortu arte.
  • Bonuak erabiltzeko epea: Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.
 
Kanpaina bukatu ondoren, saltokiek bonu originalak eta salmenta tiketak aurkeztu beharko dituzte urriaren 1etik 17ra bitartean Mankomunitatetik abonua egin ahal izateko, eskaera orri hau egokiro beteta (abonuak zatika ere jaso ahalko dira, nahi izanez gero).