Enviado por ogarro en Mar, 2014-06-10 17:28
Aurten lehenengo aldiz ospatuko da Udalerri Euskaldunen eguna, ekainaren 14an izango da, Tolosan.
Orain arte, urtez urte, UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Bergara ere kide duena) eguna ospatu izan da, baina, euskararen normalizazioan udalerri euskaldunetatik egin daitezkeen ekarpenak elkarlanerako eremu zabalagoa behar duelakoan, aurten UEMA egunetik Udalerri Euskaldunen Eguna antolatzeko jauzia ematea erabaki da, udalerriak, Bergara barne, egunaren protagonista bilakatzeko. Honela, udalerri euskaldunon artean zubiak eraikiz udalen arteko elkarlana sustatu eta euskalgintza nahiz herri eragileen ekarpenak baliatuz arnasguneak sendotzea bilatzen da.
Udalerri euskaldunen egunak euskararen arnasgune garen herriok hizkuntzaren normalizaziorako ekarpen ezin hobea egin dezaketela nabarmendu nahi du, euskaraz bizitzea baita gure udalerrien funtsezkio balioetariko bat.