Debagoieneko Mankomunitateak "Ura eta Erreka Deba Ibarrean" astea urrian ospatzeko asmoa dauka aurten ere eta horretarako hainbat ekitaldi prestatzen ari da. Besteak beste, parte hartzen duen herri bakoitzean antzinako argazki erakusketa bat antolatuko da, eta, horretarako, errekarekin zerikusirik daukaten antzinako argazkiak biltzen ari da. Honenbestez, aipatutako argazkirik daukaten herritarrei dei egiten die euren argazkia erakusketara gehitzeko.

Argakiak bidaltzeko

Bergaran Kultr Etxeak kudeatuko du argazki bilketa, beraz, informazio gehiago nahi dutenak edota argazkiren bat dutenak astelehenetik ostiralera 8:30-21:00 izango dute aukera. Baita jaizpurua@bergara.eus (Joseba Aizpurua) helbidera idatzita edota 943 77 91 41 telefonora deituta ere.

Erakusketarako bidaltzen diren argazkiekin batera, honako datu hauek ere bidali beharko dira: Argazkiaren jabeari buruzko datuak eta kontakturako bideak (Izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa) eta argazkiari buruzko datuak (autorea, data, tokia, ekintzaren deskribapena eta agertzen diren pertsonen izenak).

Uztailaren 30ean bukatzen da epea argazkiak bidaltzeko.