Bergarako Udalak herriguneko leiho eta balkoiak apaintzeko lehenengo lehiaketa antolatu du
 

1. Helburua

Deialdi honen helburua balkoiak eta leihoak zaintzea eta hauek apaintzen jarraitzeko ohitura berreskuratzea da, baita ere apainketak ingurugiroari eta herriaren itxurari ekartzen dizkion onurak balioan jartzea.
 

2. Partehartzaileak

Lehiaketan Bergaran dauden etxebizitzen jabe edo errentariek parte hartu dezakete. Leiho eta balkoi hauek apainduta egoteaz gain ezin diote inolako arriskurik sortu oinezkoei.

Balkoiek gutxienez ekainaren 16tik uztailaren 6ra egon beharko dute apainduta (biak barne). Partehartzaileek, tarte honetan, lehiaketara aurkezten den leiho edo/eta balkoiari argazkiak ateratzeko baimena ematen diote Udalari.
 

3. Izen ematea

Izena emateko, eranskina bete eta Bergarako Kultur Etxean aurkeztu beharko da ekainaren 16a baino lehen. Parte hartzen duen leiho/balkoi bakoitzari zenbakidun ikur bat banatuko zaio, eta ikur hau leiho/balkoian ikusgai egon beharko da.
 

4. Lehiaketa

Leiho/balkoiak apaintzeko elementuak partehartzaileen esku utziko dira, beti ere pasabideak, espaloiak eta inguruko bizilagunen etxebizitzen inguruak errespetatuz. Eskegita dagoen edozein elementu ondo lotuta egon beharko da, haizeagatik istripu arriskuak ekiditeko.
 

5. Epaimahaia

Udalak epaimahaia izendatuko du, eta epaimahaiaren osaketa, sari banaketa egunean argituko da. Epaimahaiak, behar besteko maila ez dagoela irizten badu, lehiaketa irabazle gabe utz dezake. Epaimahaiak erabakitakoa apelaezina izango da, lehiaketa honetako parte hartzaileek onartu egin beharko dituzte oinarri hauek eta baita epaimahaiaren erabakia.
 

6. Balorazio irizpideak

Lehiaketa honetan ondorengo irizpideak baloratuko dira: originaltasuna, apainketaren kalitatea, loren iraunkortasuna eta diseinu floristikoa. Horrez gain, egitura moduan berrerabilitako materiala erabiltzea ere baloratuko da.
 

7.  Sariak

Sari banaketa San Martzial erromerian izango da uztailaren 6an. Sariak ondorengoak izango dira:

  • 1. saria: 400€ (Bergarako dendetan gastatzeko bonoa)
  • 2. saria: 200€ (Bergarako dendetan gastatzeko bonoa)