• Hezitzaileek hala eskatuta saio berezia egigo da datorren asteazkenean, apririlaren 2an.
  • Datorren astean bilduko da baita 1. Sektoreko lantaldea.
 
 
Guraso eta hezitzaile asko gerturatu ziren atzo Irizar Jauregian egindako saiora. Haur eta gurasoentzat aisialdi gunearen antolaketa definitzea zen saio honen helburua. Horretarako martxoaren 15ean izandako jardunaldian, Bergarako aisialdiak izan beharko lituzkeen ezaugarriak batu, eta hauek aisialdi gunean isladatzeko espazioa nolakoa izan beharko lukeen eztabaidatu zen. Taldeka lan egin eta, bukaeran, taldeetatik ateratakoak amankomunean aurkeztu ziren.
 
Hezitzaileen kolektiboko ordezkariek hala eskatuta, hauekin saio berezia egingo da apirilaren 2an, Irizar Jauregian, goizeko 10.00etan. Bertan hauen ikuspegia jasoko da Azokako Aisialdi guneak izan behar dituen ezaugarriak eta antolamendua aztertzeko.
 
Horrez gain, datorren asteartean, apirilak 1, lehen sektoreko lantaldearen bilera izango da baita. Bertan nekazariek, abeltzainek edota kontsumo taldeetako kideek, besteak beste, azoka indartzeko ekarpenak, ideiak eta ekimenak landuko dituzte.
 

Lantalde hauei buruzko informazio gehiago hemen: