• Otsaileko papera/kartoia, ontzi arinak, beira, organikoa eta errefusari dagozkion bilketa datuak aurkeztu zituen Udalak igaro den astean.
  • Sortu ditugun hondakin kopuru zehatza ezagutzeko datuak behar ditugu oraindik.

Igaro den astean otsailean hondakinen %81,45 gaika bereizita jaso zela zabaldu zuen Udalak, adierazita 5 atali buruzko datuak zirela azaltzen zirenak eta 5 atal hauek iaz gaika jasotakoekin alderatzen zirela.

Hala ere, zenbait herritarrek zalantzak izan dituzte sortutako hondakin kg kopuruari dagokion datua interpretatzerakoan eta galdetu digute ea iazko otsailean baino %35 kg hondakin gutxiago sortu dugun Bergaran. Honen erantzuna ezezkoa da, gure herrian sortutako hainbat hondakin kg ez baitira 5 atal hauen artean kontenplatzen (gure sistemak zenbait hondakin beste bide batzuen bitartez bideratzera behartzen duelako). Hona hemen hainbat:

  1. Garbigunean jasotako datuak ez daude taula horretan kontenplatuta: gogoratu, egungo sistemak ez duela ahalbidetzen trasteria txikirik edo eta edozer gauza botatzea.
  2. Oihalak eta arropa zaharrak ere herritarrok edukiontzi zurira bideratzen dira eta horien bilketa daturik ez daukagu oraindik. Olio bilketaren datuak ere ez daude taulan sartuta.
  3. Auzokonposta eta autokonposta: Bergarako 500 familiatik gora dira euren hondakin organikoekin konposta egiten dutenak.

Honela bada, daturik esanguratsuena da, agian, "errefusa" atalean (iaz nahasian botatako zaborrarekin aldera daitekeena) izandako jaitsiera, %85ekoa dena (horrek, gainera, portzentaje berean jaitsi du zabortegira hondakinak botatzeagatik ordaintzen den faktura). 

 

5 atalen bilketa datuak 2013 otsaila/214 otsaila:

(Garbigunean jasotakoak, arropa eta olioa ez daude zenbakiotan kontenplatuta, ezta ere auzo/auto-konposta egiten duten familiek sortutakoa):
 

HONDAKINA

OTSAILA (kg)

2013

2014

Papera/kartoia

33.989

40.288

Ontziak

18.603

30.213

Beira

34.760

42.636

Errefusa

296.555

45.940

Organikoa

0

88.710