Eskari orria gainontzeko orriak bezala itzultzen da izenburu, azalpen eta ohiko edukiei dagokionean, baina bete beharreko eremuen izenak eta azalpenak beste bide batetik itzultzen dira. Horretarako,

  1. Eskari orriaren "Eskaera orria" atalean, "Formularioaren ezarpenak" klikatu eta bertan, "Localization by String Translation" atalean, markatu "Expose webform component strings suitable for translation."
  2. Itzuli beharreko esaldiak berritu /admin/config/regional/translate/i18n_string helbidera joan eta "Webform localization" markatuta, "Esaldiak berritu" sakatu.
  3. Interfazea itzultzeko orrian bilaketa mugatu "Webform localization" aukeratu eta iragazkia erabilita.
  4. Itzuli beharreko esaldiak itzuli.