Descripción: 

3-9 URTE BITARTEKO HAURRENTZAT.
HANSEL ETA GRETEL TXOKOLATEZKO ETXEAN
Grimm anaien ipuin klasikoa antzerkian. Hansel eta Gretel basoan galduta ibili ondoren, txokolatezko etxea aurkituko dute. Bertan sorgin maltzurrak haurrak giltzapetuko ditu, beranduago jateko asmoz. Egokitzapen honek ohiko narrazioarekin bat egiteaz gain, gaur eguneko osagai eszenikoak eta musikalak eranzten dizkio familia osoarentzako antzezlanari.
Hansel eta Gretel familia txiro bateko neba-arrebak dira. Gretelek aitari zera gaizki entzungo dio: seme-alabak basoan abandonatuko ditu. Biharamunean, aitarekin batera basoan barrenean doazela, bidean harriak utziko dituzte etxerako buelta zein den jakiteko intentzioz. Baina harriak hartz zintzo bati emango dizkiote, animalia gaixoak ehiztariez defendatzeko behar baititu. Orduan, ogi-papurrak bidean jartzen hasiko dira.
Baina honek ez du ezertarako balio, izan ere ogi-papurrak txoriek jango baitituzte. Iluntzen denerako Hansel eta Gretel baso barrenean galduta egongo dira. Ipurtargia ezagutuko dute orduan, haien bihotzak eta ametsak argituko dituen izaki magikoa. Goizeko eguzkia agertzearekin batera txokolatezko etxea aurkituko dute. Pozez zoratzen jateari ekingo diote han bizi den emakume atsegin baten baimenaz. Baina atsegina zirudien hori, sorgin maltzurra da. Haurrak giltzapetuko ditu, lodiago daudenean jateko intentzioz.
Ausardiaz eta argitasunaz baliatuta Hansel eta Gretelek ihes egin eta aitarekin basoan elkartzea lortuko dute

Autor: 
GLU GLU PRODUCCIONES
Día y hora: 
15 de Diciembre, Domingo a las 18:00
Organizador: 
Kultura zerbitzua
Ubicación: 
Zabalotegi aretoa
Precio: 
4.00 €