Ikastarook abenduan zehar emango diren ordubeteko lau saioz osatzen dira. Prezioak: abonatuentzat 17 euro eta ez-abonatuentzat 22.6 euro. Bihar, azaroak 28, da izena emateko azken eguna.

Bergarako Udal kirol zerbitzuaren xedea da bergararrak herritar aktiboak izatea. Hala ere, batzuetan, osasun arazoek jarduera fisikoa egitea oztopa dezakete. Hori dela eta, bi ikastaro labur antolatu ditu: Erditze osteko gimnasia ikastaroa eta Bizkarreko minak saihesteko ikastaroa.

Erditze osteko gimnasia

  • Ikastaro egunak: abenduak 3, 5, 10, 12
  • Ordutegia: 19:30-20:30
  • Ikastaroaren edukia: Zoru pelbikoa eta sabeleko giharrak nola indartu erakutsiko da. Ariketa sorta baten gutxieneko irizpide batzuk emango dira norberak bere eguneroko jardunean integratu ditzan.

Bizkarreko minak saihesteko gimnasia

  • Ikastaro egunak: abenduak 2, 4, 9, 11
  • Ordutegia: 19:30-20:30
  • Ikastaroaren edukia: Bizkarra gorputzeko zutarria dela ulertuta, ikastaro honetan zutarri hori nola indartu eta minak saihestu erakutsiko da.
Departamento: