Enviado por webmaster en Mar, 2026-07-07 09:53
Oraindik ere zabalik dago Bergarako Udalak sustatutako Maria Oianguren ikerketa sariaren deialdia. Ekimenaren helburua Bergarako euskarari buruzko ikerketa-proiektuak bultzatzea da, bereziki ikertzaile gazteen eta unibertsitateko ikerlarien lana sustatuz.
Deialdiak 3.000 euroko dirulaguntza eskaintzen du, eta Bergarako euskararekin lotutako askotariko gaiak jorratzeko aukera ematen du: hizkuntzalaritza, soziolinguistika, historia, antropologia, literatura, kazetaritza eta bestelako diziplinak. Aurtengo deialdian gaia librea da, betiere Bergarako euskararekin lotuta badago.
Eskaerak Bergarako Udalaren Erregistro Orokorrean (B@Z) edo egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke.
Sariak Maria Oianguren irakaslearen izena darama, Bergaran euskararen alde egindako ekarpena aitortzeko eta herrian euskararen alde lan egin duten emakume guztiak omentzeko.

