Presazkoa den deialdi honen xedea da, LANBIDEn izena emanda dauden EDO interesa izan dezaketenen artean, AGORROSINERAKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILE ATEZAINAK ALDI BATERAKO LANGILEAK KONTRATATZEKO LAN-POLTSA OSATZEA, lehiaketa-oposizioaren bidez.
Deialdi honetako lanpostuari honako ordainsariak dagozkio:
- Destino osagarria 16 mailari dagokiona eta berariazko osagarria 16.642,80 euro/urteko.
Derrigorrezko C1C1 (3) hizkuntza-eskakizuna du eta derrigorrezkotasun-data beteta du.
Lan-poltsaren iraunaldia urtebete batekoa izango da, osatzen denetik.
Lana lanaldi zatituan edo goizeko edo arratsaldeko txandetan egiten da, normalean jaiegunak eta asteburuak barne, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak aintzat harturik. Halaber, aurrez zehaztutako ordutegian edo noizbehinka ordutegi aldakorrean egiten da lana, eta aldez aurretik zehaztutako egutegian edo noizbehinka aldagarria den egutegian oinarrituta, disponibilitatearekin atezaintzako premiei begira (urteko jarduna kontuan izanda soberan dituzten orduekin).
Aurreikusten den lan-poltsaren iraupena luzatu ahal izango da betiere lanpostuak betetzeko deialdietatik lan-poltsa espezifikoak osatzen ez badira aurretik.
Horrela izango balitz, hasierako urtebetea pasatu ondoren azken hauek lehentasuna izango dute dagokien kontratazio-premietarako.
Halaber, prozesua gainditu eta udalak izan ahal dituen aldi baterako kontratazio premiei erantzuteko baldintzak betezen badira, udalean egon daitezkeen aldi baterako kontratazio premiei erantzuteko deituak izan ahal dira (C1,C2 eta E taldeko lanpostuetarako izan daitezke: administrari, atezain, administrari laguntzaile...edo titulazio talde baxuagokoak), beti ere lanpostuari dagozkion lanpoltsa propiorik ez balego. Lanpostu berri bakoitzerako egiten den kontratu bakoitzean dagokion frogaldia izango du.
Número de expediente:
2026LAAU0017
Objeto de la convocatoria:
Bolsa de trabajo:
sí
Estado de la convocatoria:
