Enviado por webmaster en Lun, 2026-05-18 08:13
Behin udaleku irekietarako izen-emate epea amaituta, Bergarako Udalak oraindik bete gabe dauden plazak eskainiko ditu datorren astean, maiatzaren 18tik 22ra bitartean.
Interesa duten herritarrek udalaren webgunearen bidez egin beharko dute izen-ematea. Garrantzitsua da gogoraraztea izen-ematea soilik une horretan libre dauden plazetan egin ahal izango dela, eta eskaintza mugatua izango dela.
Izen ematea hurrengo loturan egin beharko da: https://bergara.eus/eu/udaleku-irekietan-izen-ematea-2026

