Enviado por webmaster en Mié, 2026-03-25 10:10
Korrikaren giroak astindu egingo du Bergara eta eskualdea martxoaren 27an eta 28an, herrian antolatutako ekitaldi ugarirekin. Korrika Txikiak, kultur emanaldiak, bertso saioak, kontzertuak eta txokolatadak osatuko dute egitaraua. Gainera, martxoaren 29an Bilborako autobus bereziak egongo dira Korrikaren amaierara joan nahi duten herritarrentzat.
Ostirala, martxoak 27
Goizeko 10:00etatik 12:00etara egingo da Korrika Txikia, San Martin Agirre ikastetxetik abiatuta eta Matxategi, Ibargarai, San Antonio, Mirtegi eta San Pedro kaleak igaroko dituena, amaiera Ariznoako plazan izango duela.
Arratsaldean, 18:30ean, Musika Eskolak musika eta dantza emanaldia eskainiko du Seminarioko patioko karpan.
Gauean, 20:00etan, bertso saioa izango da Seminarioan, 8 euroko sarrerarekin. Oholtza igoko dira Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra, Julio Soto eta Ane Zuazubiskar, eta saioa gidatuko du Ibon Leibar “Txinbo” gai-jartzaileak.
Larunbata, martxoak 28
Larunbatean, 06:15etik 07:00etara egingo da Korrikaren igarotzea Bergaratik, Elorregi, Labegaraieta, San Antonio, Ibargarai, Irala kalea, San Pedro kalea, Espoloia eta Urteaga auzoetatik barrena.
Ondoren, 07:00etan, txokolatada egongo da San Antonion, goiz gorrian giroa berotzeko.
Eguna amaitzeko, 20:00etan, kontzertuak izango dira Munibe plazan. Oholtza igoko dira Take taldearen Kaos Etíliko tributoa eta Zutik erromeria taldea.
Igandea, martxoak 29
Korrikaren amaiera Bilbon izango da eta horretarako bi autobus irtengo dira eskualdetik martxoaren 29an, 16 euroko prezioan.
1. Autobusa – Eskoriatza → Aretxabaleta → Arrasate → Bilbo
• Irteerak:
- 09:15 Eskoriatza
- 09:30 Aretxabaleta
- 09:45 Arrasate
• Itzulera: 20:00 Bilbotik
2. Autobusa – Oñati → Bergara → Bilbo
• Irteerak:
- 09:30 Oñati
- 09:45 Bergara
• Itzulera: 20:00 Bilbotik
Tiketak honako guneetan daude salgai: Aretxabaletan Loramendi elkartea, Arrasaten Debagoieneko AEK, Bergaran Jardun euskara elkartea, Eskoriatzan Inkeruntx taberna eta Oñatin Txokolateixia. 16 urtetik beherakoek tutorearen baimena behar dute.

