Esteka barrukoa, webgune berekoa denean, helbide edo URL erlatiboa erabiltzen da. Gurean, domeinua eta hizkuntzaren kodea kendu behar dira, eta barrarekin (/) idatzita hasi:

esteka

Esaterako, http://www.bergara.eus/eu/ordenantzak baldin bada helbidea:

Ordenantzak

Eta helbidea http://www.bergara.eus/node/123 baldin bada:

Orriaren titulua

Kanpokoa denean, helbide edo URL osoa idatzi behar da:

Bilatu

Eta nahi izanez gero, kanpokoa denean, beste leiho batean zabaltzeko esan diezaiokegu, target parametroa erabiliz:

Arrasate