Enviado por webmaster en Mié, 2025-09-24 14:05
Urriaren 1ean ospatzen den Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, Bergarako Udalak eta adinekoen arloan lanean diharduten herriko hainbat eragilek egitarau zabala antolatu dute. Helburua da adineko pertsonak ikusaraztea, gizarte justuago baten alde egitea eta adinekoen eskubideak, esperientzia eta jakituria balioan jartzea.
Egitaraua adineko pertsonak eta herritar guztiak kontuan hartuta prestatu da, baita egoitza eta eguneko zentroetan dauden pertsonak ere. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera eta belaunaldien arteko elkarlana sustatzera.
Egitaraua:
Irailak 29 – Aldarrikapen Festa
- 12:00 – San Martin Plazan: Manifestuaren irakurketa eta hamarretakoa.
Irailak 30 – Bakardadea eta Bizitza Komunitarioa
-
19:00 – Seminarixoan: Giza filmotekako mikrodokumentalak eta solasaldia.
Parte hartzaileak: Ados Teatroa, Laboratorium eta Mariaren Lagundia.
Urriak 1 – Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna
- 10:00 – Mizipirualde, Arin eta Eguneko Zentroan: Jolasean adinekoekin, Mariaren Lagundiko ikasleekin.
- 11:00–14:00 / 16:30–19:30 – Boni Laskurain pasealekuan: 100 aldiz begiratu sentsibilizazio programa.
-
17:00 – San Joxepen: Bide istripuak prebenitzeko tailerra.
Izena emateko: B@Z (010 – 943 77 91 00) edo San Joxepe. - 18:30 – San Joxepen: Bakarrizketa (100 aldiz begiratu egitasmoaren barruan).
-
20:00 – Seminarixoan: Zine Kluba – Mi postre favorito filma.
Sarrera: 3 euro.
Urriak 2 – Bergara Oinez eta BertsoClown
-
10:00 – Agorrosinen: 60-90 minutuko paseo irisgarria eta hamarretakoa.
Aurkezpena: Argazki lehiaketa (bikoteka, belaunaldi desberdinen artean). -
18:00 – Seminarixoan: BertsoClown saioa.
Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Onintza Enbeitia eta Andoni Egaña.
Clown: Beatriz Elgezabal.
Sarrera: Dohainik.
Urriak 10 – Usurbilera bisita
-
9:15 – Autobus geltokian: Usurbilgo bizitegi alternatiboak ezagutzeko bisita.
Autobusa doan.
Izena emateko: B@Z (010 – 943 77 91 00) edo San Joxepe.
Informazio gehiago eta izen-emateak:
B@Z (010 – 943 77 91 00) edo San Joxepe