2024-2025 ikasturtean zehar, Bergarako Udalak, herriko hainbat kirol elkarteekin elkarlanean, "Emakumeok Mugimenduan" izeneko programa berritzailea martxan jarri du. Ekimen honen helburu nagusia izan da kirolaren bidez emakumeen kirola ikusaraztea, partehartzea sustatzea, eta emakumeen arteko sareak sortzea.

Programaren baitan, guztira 15 topaketa antolatu dira, hiru kirol modalitate ezberdinetan banatuta:
• 5 trail running saio, Hankaluze elkartearekin elkarlanean, Maria Sanchez gidari.
• 5 eskalada saio, Pol Pol elkartearekin, Maddi Mujika eta Jone Agirrezabal gidari.
• 5 txirrindularitza irteera, Lokatza elkartearekin, Nerea Osa gidari.

Topaketa hauek Bergarako eta inguruko emakumeentzako espazio seguru eta lagunkoiak izan dira, kirola egiteko eta elkarrekin esperientziak partekatzeko. Saio bakoitza gida profesionalek dinamizatu dute, parte hartzaileen gaitasun eta erritmoetara egokituz.

Programak 150 emakumetik gora mobilizatu ditu, adin eta esperientzia maila ezberdinetakoak. Emakumeek kirolaren bidez elkar ezagutzeko, elkarrekin indartzeko eta komunitatea sortzeko aukera izan dute.