Bergarako Udalak jakinarazi du datorren astelehenetik, uztailaren 14tik, aurrera Urteaga kalea sei astez moztuko dela trafikoarentzat Antzuolako ur zikinak kolektorera bideratzeko eta Antzuola-Bergara bidegorriaren jarraipeneko obrak direla eta. Horren ondorioz hainbat seinalizazio eta hesi jarriko dira sarrera puntuetan.

Honako neurriak hartuko dira:

1. Sarrera San Antonioko biribilgunetik
Seinaleak jarriko dira bizilagunak izan ezik beste ibilgailuak sarrera debekatuta dutela adierazteko:

2. Sarrera Antzuolatik
Seinaleak jarriko dira mozketa puntuak adierazteko. Gasolindegira eta industriagunera momentu oro sarrera bermatzeko neurriak hartuko dira.

3. Hesiak
Seinalizazioaz gain, ibilgailuek ez gainditzeko hesi kopuru nahikoa jarriko da puntu bakoitzean, trafikoaren segurtasuna bermatzeko.