Bergarako Udalak uda honetan musika eskaintza antolatu du Usondo parkean. USONDOKO KONTZERTUAK 2025 izeneko zikloak hiru emanaldi ekarriko ditu, formatu atseginean eta aire zabalean, musika estilo eta artista anitzak eskainiz.

Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko dira eta sarrera librea izango da.

Ekainak 27 – Erromintxelak: Euskal Herriko musika tradizionala eta herri doinuak, gitarra eta ahotsarekin uztarturik, giro goxoa sortzeko.
Uztailak 12 – Arineketan: Indie eta pop-rock doinuekin, euskarazko musika garaikidearen ordezkaria ziklo honetan.
Uztailak 19 – Aria: Ahots liluragarri eta kutsu intimista duen proposamena, "Urdin" disko berria aurkezten.

Gainera, Sanprubus taberna ibiltaria ere bertan izango da, kontzertuek iraun bitartean zerbitzua emanez.