Enviado por webmaster en Vie, 2025-06-20 09:58
Bergaran kokatutako ALKAR Lankidetza Guneak espazio bat eskaintzen du Debagoieneko eta Bergarako ekintzaileentzat, euren negozio-ideiak garatzeko eta elkarlanerako aukera berriak sortzeko helburuarekin.
Espazio hau Bergarako UNED eraikinean dago kokatuta, eta coworking edo lankidetza ereduan oinarritutako lan-ingurunea eskaintzen die ekintzaileei. Helburua da sinergiak sustatzea, ezagutzak partekatzea, elkarrekin ikasteko aukerak eskaintzea eta harreman profesionalak sendotzea.
Ekintzaileek lanerako postu propioa izango dute (mahaia eta aulkia), eta bileragela, wifi sarea, inprimagailua, arbela eta bestelako baliabideak izango dituzte eskura. Horrez gain, espazio komunen mantentze lanak, ura eta argindarra ere eskaintzen ditu zerbitzuak.
Espazioa erabiltzeko, Bergaran edo Debagoienean erroldatutako ekintzaileek eskaera egin dezakete. Horretarako, negozio plana eta bestelako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta eskaerak puntuazio sistema baten bidez baloratuko dira. Aurkeztutako proiektuen bideragarritasuna eta Bergarako udalerriari ekar diezaioketen interesa izango dira balorazio irizpide nagusietako batzuk.