Jakinarazten da Alkateak, 2025eko ekainaren 18an, honako Dekretu hau eman duela:

“Alkatearen dekretu baten bitartez erabaki zen 2025eko uztailaren 6an San Martzialgo zelaiko kantinaren eta txosnaren ustiapena arautuko duen baldintzen plegua onartzea.
Eskaera aurkezteko epearen barruan aurkeztu diren eskaeren artean  gaur 13:00etan  egindako zozketaren aktan jasotakoaren arabera honako hau izan da zozketaren emaitza atera diren hurrenkera  
 
1.- Bergara Aurrera
2.- Harrera elkartea
3- Ikasle Abertzaleak
4- LAB sindikatua. 
 
San Martzialeko kantinaren eta txosnaren ustiapenerako onartutako baldintzetan jasotakoari jarraituz eta zozketari dagokion aktan jasotakoak aintzat harturik:  
 
ERABAKI DUT:
 
LEHENENGOA: Honako talde/elkarte hauei adjudikazioa egitea deialdia arautu duen  baldintzen pleguan jasotako baldintzetan:
1.- Bergara Aurrera txosna.
2.- Harrera elkartea kantina. 
 
Biei gogoraraztea adjudikazioari uko egin nahi badie Bergarako udaleko erregistro orokorrean idatzia aurkeztuta 2025eko ekainaren 24a baino lehen egin beharko diotela.  
Adjudikazioa onartzen badute berriz, 375 euroko fidantza ezarri behar dute uztailaren 1eko 12:00ak baino lehen. 
 
BIGARRENA: Itxaron zerrendan geratzen dira beste bi eskatzaileak zozketaren arabera jarraian zehazten den hurrenkerarekin:
 
3- Ikasle Abertzaleak 
4- LAB sindikatua  
 
HIRUGARRENA: Erabaki honen berri adjudikazio-hartzaileei, Kultura zerbitzuari eta 
Kontuhartzailetzari ematea.” 
 
Ebazpenaren aurkako bideak
 
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakezu, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Horretarako bi hilabeteko epea duzu, jakinarazpen hau
jasotzen duzun hurrengo egunetik hasita.  
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertze errekurtsoa jar dezakezu erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean jakinarazpena jasotzen duzun hurrengo egunetik kontatzen hasita. 
 
Dena den, egoki deritzozun beste edozein errekurtso ere jar dezakezu. 
LEGE-OINARRIA: Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015
Legearen 114.c, 123. eta 124. atalak, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren
13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atalaketa Kode Zibilaren 5. atala.