Enviado por webmaster en Mié, 2025-06-18 10:50
Legegintzaldia hasi zenetik bi urte pasatu diren honetan, Bergarako gobernu taldeak asteazken honetan egin du legegintzaldi erdiko balorazioa, eta balorazio positiboa plazaratu du. Gobernuaren esanetan, legegintzaldiko planaren barruan aurreikusitako neurrien bi herenak dagoeneko martxan daude edo bete egin dira.
Gobernuaren lan ildo nagusiak bost ardatz estrategikotan antolatu ziren hasieratik:
Arnasguneak, Komertzioa eta alde zaharra, Euskara, Zaintza eta Bakardadea, eta Etxebizitza. Arlo horietan guztietan, “erritmo egonkor eta orekatuan” ari dira helburuak garatzen, eta, horri esker, “gobernu jardunaren koherentzia eta sendotasuna” azpimarratu dituzte gaurko agerraldian Gorka Artola alkateak eta Ainhoa Lete zinegotziak.
"Erronkarik ez da falta, baina bide sendo eta orekatuan goaz, eta bergararren konfiantza oinarri hartuta lanean jarraituko dugu", adierazi du Artolak.
Arnasgune berriak eta hiri eremuen eraldaketa martxan
Arnasguneen arloan, hainbat proiektu estrategiko ari dira gauzatzen:
· Arrizuriagako proiektuaren inguruko bi prozesuak martxan daude, eta 2026ean zabalduko da.
· Bidegorri sarearen 4. fasea garatzen ari dira dagoeneko, Bergara herri irisgarriago eta jasangarriagoa bilakatzeko asmoz.
· Oxirondo eta Elikaenea inguruko proiektuak egonkortzen ari dira.
· Antzuolara doan bidegorria lotzeko lanak ere aurreikusiak daude datozen urteetarako.
Gainera, beste hainbat arnasgune urbanistiko eta erabilera publikoko gune ere planifikatzen ari dira datozen urteei begira.
Alde zaharra eta komertzio bizia indartzen
Alde zaharreko berroneratzea ere martxan dago:
· Barrenkaleko obrak aurreikusitako epeetan aurrera doaz.
· Plazako proiektua lizitaziora ateratzeko azken urratsetan dago.
· Bidekurutzetako proiektuaren idazketa enkargatuta dago.
· Aldi berean, alde zaharrean lokal hutsak berreskuratu eta udal zerbitzuetarako egokitzea ere martxan da, besteak beste, Biltoki izandako lokala birgaituz.
Bestalde, alde zaharreko merkataritza sustatzeko laguntzak mantendu eta handitu dira, eta Bergarako ikerketa sozioekonomikoa ere egin da, ekintza ildo berriak zehazteko.
Euskararen sustapena eta transmisioa indartzen
Euskararen normalizazioa eta sustapena lehentasunezko ardatza izaten jarraitzen du:
· Euskararen Plan Estrategikoa martxan dago eta hainbat ekintza garatzen hasi dira.
· Harixa programa indartu eta zabaltzen ari dira.
· Euskararen aktibaziorako sarea eta Euskaraldia uztartuta aurrerapausoak ematen ari dira.
· Kirol elkarteekin helburuak definitzen ari dira euskara sustatzeko, eta BKErekin jada lehen akordioak lortu dira.
· Gainera, mundu digitalean euskararen presentzia indartzeko aukerak aztertzen ari da Udala, eduki euskaldunetara sarbidea errazteko.
· Ahozkotasunari begira, haurren erabileran jarriko dugu arreta euskararen arnasgune bat direlako.
Zaintza, bakardadea eta ongizate emozionala erdigunean
Zaintzaren eremuan ere lanketa sakona egiten dabil Udala:
· Bakardadeari aurre egiteko udal eta eskualde mailako lanketa indartu da.
· Zaintza ekosistemaren ereduaren baita, etxez etxeko zerbitzua egokitzen ari gara Matia fundazioarekin batera, etxez etxeko zerbitzuaren eredu berria definitzen ari dira, ongizate emozionala zaintzaren oinarrizko osagai gisa txertatuz.
· Nerabeen ongizate emozionalaren inguruko elkarlana ere bultzatzen hasi gara.
· Indarkeria matxistaren prebentziorako eta erantzunerako protokolo berriak martxan jarri dira, besteak beste: erakundeen arteko protokoloa, jai eta aisialdirako protokoloak, Portaera desegokiak, lan jazarpena eta jazarpen matxistaren prebentziorako protokoloa eta ikastetxeetarako hezkidetza programak.
· Adinekoen Kontseilua eta emakume migratuentzako kirol programak ere martxan dira.
· Babesgune klimatikoen proiektua egonkortu du aurten Udalak, zaintza ikuspegi batetik Osasun Etxea eta herriko botikekin elkarlana bultzatzuz.
Etxebizitza: gune tentsionatu izendapenerako urratsak
Etxebizitzaren alorrean ere lanean dihardute:
· Etxebizitza hutsen merkaturatzea lehenetsiz, gune tentsionatu izendapena eskatzeko bidean daude, eta horrekin lotuta diagnostikoa eta ekintza plana prestatzen ari dira.
Egoera zaurgarrian dauden emakume zaintzaileen inguruko h