“KRIXKITIN ETA ERRALDOIEK AIRE GARBIA ARNASTU ZUTENEKOA” liburua

Liburu hau Bergarako iazko (2024ko) Pazkoetan aurkeztutako Krixkitin eta Poxpolin erraldoietan oinarritzen da, non Krixkitin erraldoiak tabakoa erretzen zuen. Gai horren bueltan, ikusi genuen Erraldoien taldearekin, ume eta familien artean tabakoaren normalizazioaren inguruko kontzientziazioa lantzeko aukera zegoela, eta horregatik erabaki genuen ipuin hezitzaile hau sortzea. 
 
Ipuinean honako gaiak jaso nahi izan dira: tabakoaren eraginak, erretzeari lagatzeko erabakia, erretzeari lagatzeko aukerak, zer egin, herrian zer gune dauden izendatuta kerik gabeko gune moduan, eta erretzeari lagatzearen onurak.
 
Herriko eskoletan banatu dugu, 2025eko Pazkoak baino lehen Haur Hezkuntzako mailetan irakurtzeko aukera izan dezaten. Eta herriko gune ezberdinetan dago ikusgai (liburutegian, anbulatorioko itxaron gelan…) 
 

Pdf formatuan HEMEN

Gainean eramateko apropos!