Enviado por webmaster en Lun, 2025-05-12 09:08
Euskaraldiaren edizio berriari hasiera emateko ekitaldia antolatu da datorren ostegunerako, maiatzaren 15erako, 19:00etan San Martin Agirre plazan.
Euskaraldia, euskararen erabilera soziala areagotzeko helburua duen ekimen herritarra, berriz martxan da. Maiatzaren 15etik 25era izango da laugarren edizioa eta lehenengo egunean 19:00etan egingo den txapa-janzte bateratuan herritar guztiei parte hartzeko deia luzatu zaie.
Lehenik erraldoiek girotuko dute plaza, ondoren Ahobizi eta Belarripresten jaitsiera egingo da, eta jarraian, txapa janzte bateratua eta Euskaraldiko abestiaren koreografia burutuko dira. Amaitzeko, Gorka Zabaletaren kontzertua izango dugu. Ekitaldiaren helburua da herritarren konpromisoa indartzea eta euskaraz bizitzeko hautua modu kolektiboan agertzea.
Euskaraldian izena emateko epea irekita dago https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunean eta txapa honako egun eta orduetan jaso daiteke:
• Egunak: Maiatzaren 5etik 9ra eta 12tik 14ra.
• Lekuak eta ordutegiak:
o Jardun Euskara Elkartea (Oxirondo Plaza, 2, 1. Solairua) 9:00-13:00 eta 15:00-18:00
o San Martin Plaza, 2. 18:00-20:00