Azken egun hauetan Vic-eko eta Manresako hainbat ekoizle eta erakunde publikoetako ordezkariak izan dira Bergaran bisitan. Besteak beste, Super Coop Manresa, L’Obradora eta Manresa eta Vic-eko Udaleko ordezkariak hurbildu ziren Oxirondo Azoka eta Elikaenea proiektua gertutik ezagutzera.

Bisita hauen bidez, esperientziak partekatzeko eta elkarlan berriak aztertzeko aukera izan zuten bi herrietako eragile eta Udal ordezkariek, betiere helburu komun batekin: egungo erronkei erantzuteko gai diren azoka biziak eraikitzea, ikuspegi publiko-komunitariotik abiatuta.

Topaketan, azokaren eta Elikaenearen eguneroko jarduna eta erronkak izan ziren hizpide. Besteak beste, honako gaiak jorratu genituen:
• Azokaren dinamizazioa eta berrikuntza beharrak
• Ekoizleen eta postuen arteko koordinazioa
• Elikaenearen sukalde proiektua
• Dendaren horniketa eta tokiko ekoizpenaren sustapena