Aratusteen baitan, otsailetik martxora bitartean, musika, dantza eta jai giroa izango dira nagusi Bergaran, adin guztietarako proposamen bereziekin.

Otsailaren 25ean, torradak eta pellak egiteko ikastaroa eskainiko da, parte hartu nahi dutenek otsailaren 19a baino lehen izena eman beharko dutelarik (www.bergara.eus).

Otsailaren 27an, Sorgin-dantza eskainiko dute Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzariek, txistulariek eta trikitilariek. Gainera, Hartza ere domadorearekin batera kalean ibiliko da, San Martin plaza, Simon Arrieta eta Irala inguruan geldialdiak eginez.

Otsailaren 28an, Bergarako Musika Banda eta Bergarako Orkestra Sinfonikoak "Kabaret 2.0" kontzertua eskainiko dute udal pilotalekuan. Sarrerak 8 eurotan eskuratu ahal izango dira (informazio gehiago: www.seminarixoa.eus).

Martxoaren 1ean, larunbata, arratsaldean Irulitxa Txarangaren kale animazioa izango da 16:00etatik aurrera. Ondoren, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore-ren "Ostirala, iritsi da!" ikuskizuna izango da udal pilotalekuan (sarrera: 6€). Iluntzean, Kans N’ Rokers taldearen kontzertua Egino Mailea plazan eta Bada Giro taldearekin erromeria San Martin plazan ospatuko dira.

Martxoaren 2an, igandea, Bergarako Erraldoi eta Txistulari Bandaren kalejira izango da arratsaldeko 18:30ean.

Martxoaren 4an, asteartea, Musika Eskolako gazteen bandak kalejira eskainiko du 16:30ean, eta jarraian, Gauargi taldearen erromeria ospatuko da San Martin plazan (euria eginez gero, ekitaldia Seminarixoa aretoan egingo da).