Enviado por Bergarako Udala en Sáb, 2024-11-23 09:59
Bigarren urtez Bergarako Harixa egitasmoak harixakideen urteko batzarra egingo du datorren azaroaren 28an Bergarako Miguel Altunan.
Batzarraren helburua harixakide guztiak elkartzearekin batera, 2024ko urteari errepasoa egin eta 2025ari begirako lan ildoak zehaztea izango da. Aurten enpresa bakoitzak euskararen erabilera hobetzeko aurtengo konpromisoei jarraipena egingo diegu eta harixakideek elkarrekin dituzten harremanei buruzko diagnostiko eta hausnarketa partekatua egin da. Horrekin batera, EUSLE dinamika jarri da martxan enpresa horietako batzuetan, euskararen ahozko barne erabilera areagotzeko asmoz. Era berean, enpresetan euskararen erabilera sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Lanhitz diru-laguntza deialdiaren gaineko formazio saioa egin dute harixakideek.
Bergarako Harixa parte den egitasmoen berri ere emango da bertan, batetik Debagoiena mailako Harixa egitasmoa eta bestetik, Euskal Herri mailan dauden gisa honetako egitasmoen artean antolatutako topaketaren berri ere emango da.
Aurtengo batzarrean, aipatutako gai horiez gain, enpresen irudia eta euskara hizpide izango dituen hiztaldia eskainiko du Gorka Barruetabeña Sorland komunikazio agentziako kideak.