Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2024-11-20 08:03
Azaroak 25ean, Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren baitan, ekimen ezberdinak antolatu dira Bergaran Udalaren eta herriko eragile ezberdinen artean.
Besteak beste, azaroak 24 eta 25ean, 19:30ean, ‘Soy Nevenka’ filma ikusi ahalko da Seminarixoan. Horrez gain, azaroaren 25ean emakume helduenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea ospatuko da 12:00etan San Martin plazan, Duintasuna elkarteak antolatuta. 18:30ean, berriz, manifestazioa ospatuko da Martxanterak eta Oñeztua elkarteek antolatuta.
Bukatzeko, azaroaren 27an ‘Indarkeria Matxista: identifikatzen al dugu gizonok’ hitzaldia antolatu du Udalak 17:30ean UNEDen.