Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2024-10-09 08:23
Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta 3-4 pertsonako taldeak antolatzen dira. Astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak, euskaraz berba egiteko taldeak baizik). Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan.
Eta astean behin elkartzen diren ohiko taldeez gain, beste aukera batzuk ere eskaintzen dira: irteerak (Mintzalagun Eguna, bisitak…), berbalagun ibiltariak, guraso-lagun taldeak, hika-lagun taldeak, ortu-lagunak…
Hori dela eta, izena ematera animatzen zaituztegu, bai euskaraz berba egiten duzuenak (taldetxo baten laguntzaile izateko) eta baita euskara praktikatu nahi duzuenak ere.
Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, JARDUN euskara elkartearekin harremanetan jarri:
Oxirondo plaza 2, 1. solairura (azoka) joanda, Telefonoz (943763661 edo 605712469) edo e-postaz: jardunkultura@topagunea.eus